Mercedes-Benz
Mercedes-Benz | |
---|---|
Das Beste oder nichts. | |
Datuak | |
Mota | automobil marka |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Osatuta | |
Jabea | Mercedes-Benz Group |
Historia | |
Sorrera | 1926 |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Mercedes (en) |
webgune ofiziala |
Mercedes-Benz (ahoskera alemanez: mɛʁˈtseːdəs ˈbɛnts[1][2]) Alemaniako auto, furgoneta, autobus eta kamioi egilea da. 2019 urtea geroztik, Mercedes-Benz, Daimler AG[3] enpresaren barruan dago. Luxuzko ibilgailuak eta ibilgailu komertzialak ekoizten ditu. Bere egoitza nagusia Baden-Württemberg estatuko Stuttgart hirian dago. 2018an, Mercedes-Benz munduko goi-mailako ibilgailuen saltzaile handiena izan zen, 2,31 milioi auto saldu baitzituen.[4]
Konpainiaren jatorria Mercedes 1901eko Daimler-Motoren-Gesellschaften eta Karl Benzek 1886an sortutako Benz Patent-Motorwagen-etik dator, automobil autopropultsatu bateko lehen barne-konbustiotzat hartzen dena. Erregaia ez zen gasolina, petrolio-eterra delakoarekin funtzionatzen zuen. Enpresaren betiko eslogana "the best or nothing" (euskaraz: "onena edo ezer") da.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran Daimler automobilak, Untertürkheim [6]hirian ekoizten zirenak, Emil Jellinekek[7]modu arrakastatsuan saldu zituen. Automobil hauek, bere alabaren izena zuten, Mercedes.[8] Diseinu aldaera batzuk iradoki ondoren, Jellinekek promes egin zion konpainiari produkzioaren zati handi bat erosiko ziola bera esportatzaile bakarra izango zela bermatzen bazioten. Izen aldaketa oso baliagarria izan zen Estatu Batuetan arazo legalak saihesteko. Daimlerrek, izenaren eskubideak eta plano teknikoak saldu zituen atzerrian eta honexegatik luxuzko autoak Ingalarrerran Daimler markaren izenean saldu izan ohi dira. Sute batek Steinway piano fabrika zaharra suntsitu zuen New Yorken (bertan, azken urteetan Mercedes-Benz autoak ekoizteko fabrika eraiki zen).
Gottlieb Daimler 1834ko martxoaren 18an jaio zen Schorndorfen. Armagintza ikasketak egin ondoren ingeniaritza mekanikoko ikasketak burutu zituen Stuttgarteko Eskola Politekteknikoan. 1863ko urte bukaeran Reutlingen, makina fabrikako tailerretako ikuskari izendatu zuten. Bertan, 1865 urtean Wilhelm Maybachekin topo egin zuen. Aurrerago, 1872an Gasmotorenfabrik enpresako buruzagi tekniko jarri zuten eta hor ezagutu zituen lau denboratako Otto motorrak. 1882an enpresa uzten du eta Cannstatteko bere etxean tailer bat irekitzen du. 1884ean, Maybachekin batera, pisu txikiko eta dimentsio trinkoko barne errekuntzako motor bat eraikitzea lortzen du. Horrela, ibilgailu batean ezartzeko oinarria ezartzen du.[9]
Daimler Motorengesellschaft eta Benz & Cie konpainiak, ordura arte aurkariak izan zirenak, 20ko hamarkadan elkarrekin lanean hasi ziren, orduko krisi ekonomikoari aurre egiteko. Azkenean, bateratu ziren eta Daimler-Benz AG sortu zuten. Honek, Mercedes-Benz kamioiak eta automobilak ekoizten zituen. Markaren logotipoa zirkulu batez inguratutako hiru puntako zilar koloreko izarra da. Ikur hau, 1909an agertu zen lehen aldiz Daimler auto batean. Benz markako erramu ikurrak, 1946an erantsi ziren, bi enpresen arteko batasuna sinbolizatzeko. Esaten denez, Jellinekek bere alaba Mercedesi idatzi zion postal batean dauka jatorria izarrak, Cannstatteko lantegia non zegoen adieraziz. Nahiz eta, Mercedes lurreko ibilgailuetan zentratu zen, itsasontzi eta hegazkin zibil eta militarrak ere eraiki zituen, eta zepelin baten bat ere bai.[10]
Afiliatuak eta aliantzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daimler AG enpresaren parte denez, Mercedes-Benz automobilen dibisioak Mercedes-Benz eta Smart autoen ekoizpena barne hartzen ditu.
Mercedes-AMG
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedes-AMG 1999an Mercedes-Benz dibisioaren barruan sartu zen.[11] 1999an enpresa DaimlerChryslerrekin integratu zen[12], eta 1999ko urtarrilaren 1ean Mercedes-Benz AMG bihurtu zen.[13]
Mercedes-Maybach
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maybach goi mailako marka Mercedes-Benz automobilen atalean egon zen 2012ko abendura arte, salmenta bolumen txikien ondorioz ekoizpena gelditu zen arte.[14] Orain Mercedes-Maybach izenarekin existitzen da, eta modeloak Mercedes-Benz automobilen bertsio ultraluxuzkoak dira, Mercedes-Maybach S600 2016 bezala.[15]
BYD Auto
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedes-Benzek BYD Autorekin kolaboratzen du,[16] Txinan Denza izeneko bateria eramaten duen auto elektriko bat fabrikatzeko eta saltzeko.[17] 2016an, Mercedes-Benz markako auto guztiz elektrikoak Txinan saltzeko planak iragarri zituen enpresak.
Beijing Benz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beijing Benz, Txinatar merkatuan Mercedes-Benz autoak saltzeaz arduratzen den enpresa da. Bertan, Mercedes-Benz izenarekin ezagutu beharrean Beijing Benz izenarekin ezagutzen dira autoak.[18]
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fabrikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniak ez ezik, Mercedes-Benzek munduko leku hauetan ditu fabrikak:
Herrialdea | Continentea | Oharrak |
---|---|---|
Algeria | Afrika | Autobusak eta Kamioiak egiten ditu SNVI enpresarekin batera (Actros, Zetros, Unimog, eta G-Class, Sprinter). |
Argentina | Hego Amerika | Manufactures buses, trucks, the Vito and the Sprinter van. This is the first Mercedes-Benz factory outside of Germany. Built in 1951.[19]Autobusak, Kamioiak eta Vito eta Sprinter modeloko furgonetak fabrikatzen ditu. Kuriotsitate bezala, hau izan zen Alemaniatik kanpo eraiki zen lehen Mercedes-Benz fabrika. |
Australia | Australia | |
Austria | Europa | Bertan, G-Klaseko modeloa fabrikatzen da. |
Bosnia-Herzegovina | Europa | |
Brasil | Hego Amerika | Kamioia eta autobusak fabrikatzen ditu. 1999tik 2005era arte A-klaseko autoak fabrikatu ziren. Aldiz, 2010tik aurrera, C-klaseko autoak. |
Kanada | Ipar Amerika | Erregaien errekuntza aztertzen duen laborategi bat da. |
Kolonbia | Hego Amerika | Autobusak fabrikatzen ditu, Soacha hirian dagoen fabrika 2012an ireki zen, Funzan dagoena, aldiz, 2015ean. |
Txinako Herri Errepublika | Asia | Beijing Benzek, A-klaseko, C-Klaseko, E-Klaseko, GLA-Klaseko, GLB-Klaseko, GLC-Klaseko eta EQC-Klaseko autoak ekoizten ditu txinatar merkaturako. |
Danimarka | Europa | 130 eta W136 modeloak ekoizteaz arduratu zen 1935 eta 1955 urteen artean. Esan behar da, Bigarren Gerra Mundialaren garaian ekoizpena gelditu zela. Jarraian, 1955 eta 1966 urteen artean W120, W121 eta W110 autoak ekoiztu ziren bertan, L319 furgonetarekin batera. Gainera, zenbait autobus eta kamioi montatu ziren Mercedes-Benzen izenean Hillerød hirian. Markako kamioien bariante bereziak bertan ekoizten jarraitu ziren 1984. urtea arte. |
Egipto | Afrika | E-Klaseko, C-Klaseko eta GLK-Klaseko autoak ekoizten dira. |
Finlandia | Europa | Bertan, herrialde osoko auto bakarra ekoizten da. Konkretuki A-klaseko autoa, 2013a geroztik Uusikaupunki hirian. |
Hungaria | Europa | Kecskemét hirian dago kokatuta, eta B eta CLA Klaseko autoak ekoizten ditu. |
Jordania | Asia | Autobusak ekoizten dira. |
India | Asia | Autobusak, Kamioiak eta Motorrak ekoizten dira bertan.[20] |
Indonesia | Asia / Australia | E klaseko autoak ekoizten ditu. Konkretuki Avantgarde akabera dutenak. Hauek Taxi moduan erabiltzen diren autoak dira eta zenbait gehiagarri dituzte. |
Iran | Asia | |
Malaysia | Asia | C,E eta S klaseko autoak ekoizten ditu. |
Mexiko | Ipar Amerika | Autoak, Kamioak, Furgonetak eta Autobusak ekoizten ditu. |
Nigeria | Afrika | Autobusen, kamioien, lan egiteko ibilgailuen eta Sprinter furgoneten ekoizpena egiten du.[21] |
Errusia | Eurasia | Bertan, autoak, furgonetak eta kamioiak eraikitzen dira. |
Serbia | Europa | FAP enpresak Mercedes-Benz markako kamioak eraikitzen ditu. |
Espainia | Europa | Vitoria-Gasteizen dago kokatuta, eta bertan Vito, Viano eta V-Klaseko furgonetak ekoizten dira. |
Hegoafrika | Afrika | Lantegia Londres ekialdean dago. Bertan, C klaseko ezker eta eskuin bertsioak eraikitzen dira. |
Hego Korea | Asia | SsangYong Motor Konpainiak, Mercedes-Benzen izenean Musso eta MB100 autoak ekoizten ditu. |
Taiwan | Asia | Actros kamioia ekoizten dute. Shung Ye taldeak ekoizten du, Mercedes-Benzen izenean.[22] |
Thailandia | Asia | A,GLA,C,E eta S Klaseko autoak bertan ekoizten dira [23], baita Coupe modeloko zenbait auto ere (C-Coupe, GLC, GLC-coupe, GLE eta CLS)[24]. Era berean, AMG autoak ere ekoizten dira (C43, E53 eta CLS53). Fabrika Thonburi taldearena da, baina Mercedes-Benzeren izenean lan egiten du. [25] |
Turkia | Eurasia | [26] |
Erresuma Batua | Europa | SLR kirol autoa McLaren Teknologia Zentroan eraikitzen da, Woking-en. Brackley, Northamptonshire, Mercedes Grand Prixen lantegiaren etxea da, eta hemen eraikitzen dira Mercedesen errendimendu handiko motorrak. |
Amerikako Estatu batuak | Ipar Amerika | Bertan, luxusko autoak eraikitzen dituzte. Hain zuzen, GL-Klasekoak. Mundu guztira bidaltzen dituzte. Era berean, Kamioiak ere ekoizten dituzte (urte normal batean 6.000). Fabrika Hamptonen dago, Virginian.[27] |
Vietnam | Asia | E-Klaseko, C-Klaseko, S-Klaseko, GLK-Klaseko autoak ekoizten ditu. Baita Sprinter modeloko furgonetak ere. 1995ean eraiki zen.[28] |
*2021eko apirilaren 8an eguneratua.
Modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedes-Benzek bidaiarientzako puntako ekipamendua eskaintzen du.
Modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A-Klasea: Luxuzko auto konpaktua da.
- B-Klasea: Erabilera anitzeko luxuzko auto konpaktua da.
- C-Klasea: Tamaina konpaktuko luxuzko auto exekutiboa da. Sedan, Estate, Coupé eta Cabriolet formetan saltzen da.
- CLA: Sub konpaktu bat da. Lau atekoa eta Coupé eta Estate formetan saltzen da
- CLS: Lau ateko Coupé ertaina da.
- E-Klasea: Tamaina ertaineko luxuzko auto exekutiboa da. Sedan, Estate, Coupé eta Cabriolet formetan saltzen da.
- G-Klasea: Luxuzko 4x4 ibilgailua da.
- GLA: Luxuzko Crossover konpaktoa da.
- GLB: Crossover konpaktoa da.
- GLC: Luxuzko kirol auto konpaktu eta praktikoa da.
- GLE: Kirol auto praktikoa da, tamaia ertainekoa
- GLS: Luxuzko eta hiritik ibiltzeko kirol auto handia.
- S-Klasea: Luxuzko Sedan, Coupé eta Kabriolet auto handia.
- V-Klasea: Luxuzko hainbat erabileratako autoa
- AMG GT: Luxuzko kirol autoa
- AMG GT4: Luxuzko 4 ateko Coupéa
- EQA: Luxuzko Crossover elektrikoa.
- EQB: Luxuzko Crossover elektrikoa.
- EQC: Luxuzko kirol auto elektrikoa
- EQV: Luxuzko hainbat erabileratako auto elektrikoa.
Furgonetak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merces-Benzek mota askotariko furgoneta modeloak ekoizten ditu; Citan, Vito/Viano eta Sprinter.
Kamioiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Mercedes-Benzen izenean saltzen diren kamioak Daimler Trucks enpresak ekoizten ditu. Gottieb Daimlerrek, lehen kamioia 1886an saldu zuen. Kuriotsitateak kontatzen jarraitzeko, esan beharra dago, Bigarren Mundu Gerra ondoren, Alemaniatik kanpo eraiki zen lehen kamioi fabrika, Argentinan izan zela. Lantegi honek, hasieran kamioiak bakarrik ekoizten zituen, baina denborarekin autobusak eta furgonetak ere montatzen hasi zen. Gaur egun saltzen diren kamioak hurrengo hauek dira:
- Accelo
- Econic
- Atego
- Axor
- Actros
- Mercedes-Benz Antos/antos
- 608
- Unimog
- Arocs
- Atron (Latinoamerikan bakarrik)
Autobusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedes-Benz autobusak ekoizten aritu da 1985 urtea geroztik. Lehenengo fabrika Mannhein hirian zegoen, Alemanian. 1995etik, EvoBus enpresak ekoiztu ditu Mercedes-Benzek saltzen diren enpresak. Lehenengo modeloa, Karl Benzek sortu zuen 1895ean. Gaur egun saltzen diren modeloak hurrengo hauek dira:
- O 371
- O 400
- O 500
- OC 500
- OH
- OF
- Cito
- Citaro
- CapaCity
- Integro
- Tourino
- Tourismo
- Travego
- Andare (Latinoamerikan bakarrik)
- Multego (Mexikon bakarrik)
- Toreto (Mexikon bakarrik)
- Arggento (Mexikon bakarrik)
- Boxer (Mexikon bakarrik)
- Torino (Latinoamerikan bakarrik)
- Viale (Latinoamerikan bakarrik)
- Gran Viale (Latinoamerikan bakarrik)
- Alliado (Mexikon bakarrik)
- Viaggio (Latinoamerikan bakarrik)
- Paradiso (Latinoamerikan bakarrik)
Autobilismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1 Formula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedes-Benz 1 Formulako talde arrakastatsuenetako bat da, Williams, Ferrari eta McLarenekin batera.[29] Hasiera batean 1 Formulako eraikitzaile* bezala hasi zen, konkretuki, 1954 eta 1955 urteen artean, eta 2010etik gaur egun arte. Talde alemaniarrak azken urteetako Munduko Eraikitzaileen Txapelketa irabazi du (2014tik 2020ra). Txapeldun gehien dituen hirugarren taldea da, bederatzirekin hain zuzen ere, horrela, garaipen gehien lortu dituen hirugarren taldea ere bada, Ferrari eta McLarenen atzetik.
Txasisa eta motorra Mercedesek fabrikatzen ditu. Bere egungo zuzendaria Toto Wolff da eta bere pilotuak Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas dira.
Gainera, marka beste eskuderia batzuetarako motorren fabrikatzailea izan da, bere arrakasta handienak McLarenekin 90eko eta 2000ko hamarkadetan izan zituelarik.
*Munduko Eraikitzaileen Txapelketa, Nazioarteko Automobilismo Federazioak denboraldiko 1 Formulako talderik arrakastatsuenari ematen dioten saria da, Sari Nagusien emaitzen araberako puntuazio sistemaren arabera zehaztua da.[30]
E Formula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko uztailaren 24an, Toto Wolffek iragarri zuen Mercedes-Benzek E Formularekin bat egingo zuela 2018-19 denboraldian.[31]
Hala ere, denboraldi horretan HWA taldearen izenean parte hartu zuen, maila horretan esperientzia irabazteko, urtebete geroago, 2019-20 denboraldian, talde ofizialak parte har zezan.[32]
2019. urtean taldeak Mercedes EQ Silver Arrow 01 izenekoaren diseinua aurkeztu zuen, honekin taldearen lehen denboraldia ospatu zen.[33] Urte bereko irailean bere bi pilotuak konfirmatu zituzten: Stoffel Vandoorne eta Nyck de Vries. Lehenengoak Hwarekin parte hartu zuen aurreko denboraldian, bigarrenak 2 Formulan parte hartu zuen.[34] Bi pilotuek kontratua berritu zuten 2020-21 denboraldirako.[35]
Logoaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909ko ekainean, Daimler-Motoren-Gesellschaftek (DMG), hiru eta lau puntako izar bat erregistratu zuen marka komertzial bezala, baina soilik hiru puntako izarra erabili zen. DMGren ustez, izarrak Gottlieb Daimlerren helburuak sinbolizatzen zituen: lurrean, uretan eta airean.
-
1902–1909
-
1909–1916
-
1916–1926
-
1926–1980
-
1980–1990
-
1990–gaur egun
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Duden - das Aussprachewörterbuch [Aussprache und Betonung von über 132.000 Wörtern und Namen. ] (7., komplett überarbeitete und aktualisierte Auflage$hbearbeitet von Stefan Kleiner und Ralf Knöbl in Zusammenarbeit mit der Dudenredaktion. argitaraldia) c 2015 ISBN 3-411-04067-X. PMC 933227106. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ Deutsches Aussprachewörterbuch. Walter de Gruyter 2009 ISBN 978-3-11-021556-4. PMC 624578456. (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Home» Daimler (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Reuters. (2019-01-11). «Volkswagen delivered 10.8 million vehicles in 2018, eyes world No.1 spot» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ «2014 - Best Global Brands - Interbrand» web.archive.org 2015-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
- ↑ (Alemanez) «Stuttgart-Untertürkheim, Mercedes-Benz Werk» Daimler (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «Sitio para todo: Las raíces españolas de Mercedes Benz» Sitio para todo (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «¿Quién era Mercedes? La niña que le puso el nombre a Mercedes Benz» infonegocios.info (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «Biografia de Gottlieb Daimler» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gutiérrez, Diego. (2015-11-10). «La verdadera historia detrás del nombre de Mercedes-Benz» Planeta del Motor (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «Behind the Scenes - Mercedes-Benz AMG - Motor Trend» web.archive.org 2010-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «Daimler Global Media Site > Mercedes-Benz Cars > AMG» web.archive.org 2010-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «Daimler Global Media Site > Mercedes-Benz Cars > AMG» web.archive.org 2010-02-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) BrandMaybach Car SalesMaybach Market Sales. (2013-12-23). «Maybach Europe Sales Figures» carsalesbase.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) «Look inside the gigantic Mercedes-Maybach S600 Pullman» Motor1.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Schmitt, Bertel. «This May Be Tesla's Big Chance In China. Will Musk Blow It Again?» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Shirouzu, Norihiko. (2016-09-07). «Daimler to sell Mercedes-Benz branded all-electric battery cars in China» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ «2. Significant acquisitions and dispositions of interests in companies and of other assets and liabilities» web.archive.org 2011-08-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ Buenos Aires, Mercedes-Benz Argentina S.A.. Daimler. Retrieved on 16 July 2013. Artxibatua 8 uztaila 2012 hemen: Wayback Machine
- ↑ (Ingelesez) «Daimler Plans to Expand Mercedes-Benz India Plant as Sales Gain» Bloomberg.com 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) ANAMMCO – The Nigerian Commercial Vehicle Company. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ «台灣賓士Trucks第五千台即將到港» web.archive.org 2017-01-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ Limited, Bangkok Post Public Company. «Mercedes-Benz readies PHEV batteries» Bangkok Post (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ Limited, Bangkok Post Public Company. «Mercedes-Benz ready to rev up EV assembly» Bangkok Post (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ «Thonburi» web.archive.org 2009-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ «Mercedes-Benz Otomobil» web.archive.org 2019-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ The Observer's book of commercial vehicles. (New ed. argitaraldia) Warne 1981 ISBN 0-7232-1619-3. PMC 59183784. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las 5 escuderías más ganadoras en la historia de la Fórmula 1» 12up.com 2019-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Campeonato Mundial de Constructores de Fórmula 1» Wiki Fórmula 1 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercedes se asegura la opción de entrar en la Fórmula E en 2018» es.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «HWA, de Mercedes, se unirá a la Fórmula E en 2018/19» lat.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercedes EQ Silver Arrow 01, un Fórmula E con estrella» Motor.es 2019-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercedes, con Vandoorne y De Vries en la Fórmula E 2019/20» Eurosport 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mercedes vuelve al plateado para la Fórmula E para 2021» lat.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).